UMBRA LIGHT FESTIVAL

VITORIA-GASTEIZ

2026 | 02 | 6,7,8

Ordutegia

Ostirala eta Larunbata: 19:00 – 23:00h

Igandea: 19:00 – 22:00h

 

Ikusi gune eta obra bakoitzaren ordutegi zehatza programan.

BATZEN GAITUEN ARGIA

Argia, esperientzia berean hemengo bertakoak eta bisitariak biltzen dituen hizkuntza unibertsal gisa. Belaunaldiak konektatzen ditu, hiria berraurkitzera gonbidatzen du, eta auzoak eta espazioak lotzen ditu ibilbide komun baten bidez. Argiak begirada eraldatzen du, hiri ingurunearekiko lotura sortzen du, eta jaialdiaren agertokiak lotzen dituen hari nagusia da.

Umbra Argi Jaialdiak Vitoria-Gazteiz eszenatoki argitsu bihurtzen du urteko gau ilunetan. Urteroko jaialdi honek bisitariak argi-artea ezagutzera gonbidatzen ditu hiri-instalazioen, proiekzio digitalen eta teknologia bisual berritzailearen bidez.

Alde zaharra eta hiriko beste espazio batzuk zeharkatzen dituzten ibilbideak aldatu egiten dira urtez urte, gaiaren eta testuinguru sozialaren arabera. ARGIA 3 Elkarte Kulturalak antolatutako jaialdi honek babes publiko eta pribatua du, artista gazteak bultzatzen ditu, eta nazioarteko jaialdi eta adituekin aritzen da lankidetzan.

JASANGARRITASUNA

Lehen ediziotik, Umbra Light Festival Vitoria-Gasteiz jaialdiak ekitaldi-eredu arduratsu baten alde egiten du.
2022an ILO Sustainability manifestua sinatu zuen, argiztapeneko 20 jaialdi europar baino gehiagorekin batera.
Edizio bakoitzean alderdi hauek nabarmentzen ditugu:

ENERGIA GARBIA

Instalazioek LED eta beste iturri efiziente batzuk erabiltzen dituzte, kontsumo energetikoa ahalik eta gehien murrizteko.

ENERGÍA LIMPIA

Obretako batek ere ez du erabiltzen erregai-generadorerik. Instalazio batzuk eguzki-energiaren bidez edo birkargatu daitezkeen baterien bidez elikatzen dira.

REUTILIZACIÓN Y ALQUILER

Obrak beste jaialdi batzuetan berrerabiltzen edo jartzen dira. Ekipamenduaren zati handi bat alokatu egiten da, hartara berrerabilpena sustatzeko.

MATERIAL BIRZIKLAGARRIAK

Erabilitako komunikazio-material guztiak birziklatuak dira. Halaber, birziklatu edo berrerabili egin daitezke: papera, kableak, luminariak eta abar.

LOGISTIKA PARTEKATUA

Artistak eta hornitzaileak animatzen ditugu baliabideak partekatu eta garraioa murriztu dezaten.

DIGITALIZAZIOA

Dokumentazio digitalaren erabilera sustatzen dugu: online mapa-gida eta programa deskargagarria