JASANGARRITASUNA

Umbra Light Festival Vitoria-Gasteiz jaialdiaren lehen ediziotik, jasangarritasuna lehentasun bat izan da. 2022an, Europako 20 argiztapen jaialdi baino gehiagorekin batera, ILO Sustainability Manifesto agiria sinatu zuen, Argiztapen Jaialdien Nazioarteko Elkarteak (ILO) idatzia argiztapen jaialdien jasangarritasuna sustatzeko.

Arlo horretan, ahalegin handiagoa egin da edizio honetan:

• Instalazioen ia % 100 LED iturriekin eginda daude. Horri esker, elektrizitatearen kontsumoa % 50 baino gehiago murriztu da aurreko edizioarekin alderatuta.

• Erabilitako energia guztia “garbia” da. Artelan bakar batek ere ez du erregaidun sorgailurik erabiltzen iturri elektriko gisa. Artelan batzuk berriz kargatzeko bateria elektrikoen eta eguzki plakek sortutako elektrizitatearen bidez elikatzen dira.

• Erakutsitako artelanak beste jaialdi batzuetan sortu eta/edo berrerabiliko dira, osorik edo zati batean; ez da ezer alferrik galtzen. Eta instalazio gehienetan erabiltzen den argi ekipamendua alokairukoa da.

• Erabiltzen diren material guztiak birziklatzeko edo berrerabiltzeko aukera dago (papera, banderatxoak, bonbillak, kableak, argiak…).

• Gure artistak eta hornitzaileak animatzen ditugu baliabideak konbinatzera eta garraioa murriztera.

• Baliabide digitaletan hazi da: lineako mapa-gida bat estreinatu da, eta jaialdiaren programa eskuragarria da eta web orritik jaitsi daiteke.