Urteko gaurik ilunenetan argi-eszenatoki bihurtuko da Gasteiz, Umbra Light Festival jaialdiaren eskutik. Urtero egiten den jaialdi honek argiaren artea deskubritzeko gonbidapena luzatzen du, hiri-instalazioen, proiekzio digitalen eta teknologia bisual berritzailearen bidez.
Alde zaharra eta hiriko beste espazio batzuk zeharkatzen dituzten ibilbideak aldatu egiten dira urtez urte, gaiaren eta testuinguru sozialaren arabera. ARGIA 3 Elkarte Kulturalak antolatutako jaialdi honek babes publiko eta pribatua du, artista gazteak bultzatzen ditu, eta nazioarteko jaialdi eta adituekin aritzen da lankidetzan.
Lehen ediziotik, Umbra Light Festival Vitoria-Gasteiz jaialdiak ekitaldi-eredu arduratsu baten alde egiten du.
2022an ILO Sustainability manifestua sinatu zuen, argiztapeneko 20 jaialdi europar baino gehiagorekin batera.
Edizio bakoitzean alderdi hauek nabarmentzen ditugu:
Instalazioek LED eta beste iturri efiziente batzuk erabiltzen dituzte, kontsumo energetikoa ahalik eta gehien murrizteko.
Obretako batek ere ez du erabiltzen erregai-generadorerik. Instalazio batzuk eguzki-energiaren bidez edo birkargatu daitezkeen baterien bidez elikatzen dira.
Obrak beste jaialdi batzuetan berrerabiltzen edo jartzen dira. Ekipamenduaren zati handi bat alokatu egiten da, hartara berrerabilpena sustatzeko.
Erabilitako komunikazio-material guztiak birziklatuak dira. Halaber, birziklatu edo berrerabili egin daitezke: papera, kableak, luminariak eta abar.
Artistak eta hornitzaileak animatzen ditugu baliabideak partekatu eta garraioa murriztu dezaten.
Dokumentazio digitalaren erabilera sustatzen dugu: online mapa-gida eta programa deskargagarria
UMBRA LIGHT
FESTIVAL APP