Galeria

Jardines de la Catedral María Inmaculada
Javier Riera
Berdeko Konstelazioa
Katedralaren atzeko parkean dauden zuhaitzetan egindako lau argi eta geometria proiekziok osatzen dute Berdeko Konstelaziotik egindako ibilbidea. Argiaren, geometriaren eta naturaren arteko harremanak izaera gogoetatsua hartzen du lan honetan, publikoa paisaia aldatzea iradokitzeko ahalmenarekin bizi dadin eskatuz, izan ere, haren inguruko hautematea handitu nahi du, esku hartutako tokietan gaitasun eta dimentsio berrietarako zubiak eginez. Geometria materiaren aurreko berezko hizkuntzatzat hartzen da, harekin oihartzun leun eta adierazgarria ezar dezakeena, ikuspegia naturan dauden energia finen fluxuetara hurbilduz.

Quiosco de Música Parque de la Florida
Playmodes (ES)
ZOOTROP
Zootrop musika eta argi kutxa bat da. Barruan jazz hirukote bat biratzen da, inguratzen duen argiarekin, mugimendurik gabeko etengabeko bidaia batean. Ikus-entzunezko ikuskizuna da, eta hor, musikaren aurrean erantzuten duen argi instalazio batek Jazz hirukotearen saioari laguntzen dio, Florida parkeko kioskoa ikus-entzunezko tresna bihurtuz; argi dinamo eta abangoardistako eskultura azken batean.

Plaza de los Fueros – Fachada Fundación Vital
Illusion on stage (ES)
Respira Vida
Eklipse batek irauten duen tartean arkitekturak bizia hartzen du, eta nahastuta dauden hautemateen errealitate batean sartzen gara. Emanaldiak irauten dituen lau minutuetan argi kontzeptua garatzen dira, baita ikusleak fatxadarekin duen hautematearen harreman kontzeptua ere. Zentzumen bidaia abstraktua da, ikuslea argi, soinu eta kolore mundu
batean murgiltzea gonbidatzen duena.

Plaza de España
dLux & Oído (ES)
Eclipse

Pórtico de la Iglesia de San Miguel
Anna Rosa Rupp (DE)
Lightprint / Indefinite Nations
Koloreak eta formak paperean egindako xilografia inprimaketa abstraktuetan oinarritzen dira. Etengabe mugitzean, konposizio aldaketak sortzen dituzte: “dantza” egiten duten eta une bakoitzean inguruarekiko beste harreman bat sortzen duten formak.
“Arkitekturaren eta proiektatutako irudien arteko elkarrekintzak beste gogoeta, distortsio eta desbideratze agertoki bat sortzen du. Nire inprimatzeetan lan egitea ikerketa prozesu baten modukoa da: zerbait egitea, eta zer sortzen den ikusten dut. Eta ikusten dudanaren erantzun bat hautematen dudanean bakarrik, badakit zer bilatzen ari nintzen. Daukadana aplikatzen dut, eta bere eragina bilatzen dut. ”

Plaza de la Provincia
Aitor Oñederra / Elisa Rueda (ES)
Neuk ere amets bat daukat / Yo también tengo un sueño
Hostoaren askatasun grinaz, Elisa Ruedaren “Neuk ere amets bat daukat” poesian oinarrituta hitzak mugimendu bilakatzen dira. Metafora poetikoetan hasi eta irudien metamorfosien bitartez giza eskubideak, sexu askatasuna edo genero berdintasunaren gaiei helduz. Naturak eskainitako ekintza txikietan erreparatu eta norbanakoaren askatasun egarria hauen bitartez asetu.

Muralla Medieval del Siglo XI
Ezequiel Nobili (AR)
Wall Pattern Phenomena
Wall Pattern Phenomena site-specific proiektu bat da, eta Gasteizko Erdi Aroko harresian eraikitako horma atal kalatua erabiltzen da. Saretan bertan garatutako eredu geometrikoaren bidez, Ezequiel Nobilik espektro elektromagnetikotik ikusten den aldea osatzen duten koloreen etengabeko fluxuan murgiltzeko aukera ematen dio ikusleari. Sortzen den fenomeno bisualak ikuslea hunkitzen du, hiri inguruaren hautematea ere aldatuz, argiari dagokionez eta kromatikoki aldatu egiten duelako.

Plaza de los jardines de Fray Zacarías
Ezequiel Nobili (AR)
TriChroTone
TriChrotone kolorearen, argiaren eta soinuaren arteko harreman sinbiotikoan oinarritzen den instalazio kromestesikoa da. Bere itxura bisuala ziklikoki aldatzen da, sekuentzia kromatiko eta soinudun baten bidez, non koloreak agertzen eta aldatzen joaten diren, kolorearen konbinazio gehigarri eta kengarri bati esker. Elementu desberdinen sintesiak ikuslearengan ragiten du, emozio eta zentzumen askoko lotura sinestesikoak sortzen dituena delako.

Centro Cultural Montehermoso&Depósito de aguas
Studio&Light (ES)
Renacer & Buscando la vida

Calle Las Escuelas. Mural #Kontrastafrika
Emilio Valenzuela/Jordi Bonet (ES)
Kaleidoscopio
Argiaren, bizitzaren eta espazio fisikoaren arteko harremanak zehazten du instalazio horrek murgiltze esperientzia izateko duen asmoa. Nahia bete bizitza batekin denboraren arabera, isiltasunetik erauzi barruan daukazun argia. Ardatza aurkitu behar da berriz biratzeko; bira eta bira eta bira egin behar da, eta berriz ere bira. Gerizpea atzean utzi, argia bilatu.
Jaitsi… uretarantz joan eta bizia aurkituko duzu. Birjaio!!

Calle Santa María. Mural El Triunfo de Vitoria
Emilio Valenzuela /Jordi Bonet (ES)
Alea Jacta Est
Iruzurtiak eta Gasteizek azken partida bat dute. Iruzurtia eskura dituen trikimailu guztiak erabiltzen saiatuko da partida irabazteko. Neskameak Gasteizi laguntzen dio. Geruzen animazioaren bidez, karta borroka bat
sortzen da, eta sorginkeriak eta eraso bereziak nagusi dira.

Palacio Escorlaza-Esquivel
Studio Chevalvert & Mirage Festival (FR)
Stratum
Espazioan gertatzen den mugimendu baten geologia iragankor eta argitsua.
Stratum instalazio interaktiboa da, “argiaren lurralde” batean eragiteko aukera ematen duena, keinu baten bidez. Eskuak harrapaketa interfaze baten gainean duen ibilbidea espazioan gauzatzen da, argi estratuen bidez. Erantzun horrek, keinuaren eragin bisual bat sortzen du, ikus eta uki daitekeena, mugimenduaren geologia iragankor baten bidez, hainbat unibertso (kobazuloa, zorua, euria, ekaintza eta estratosfera) eraikitzen dituena. Eta han murgiltzen da hain zuzen ere ikuslea.

Plaza de Santa María
Philippe Morvan (FR)
Dot
Instalazioaren oinarria material birziklatua erabiliz sortu den tresna argitsu bat da, 40 W-eko goritasun lanpara batek argiztatuta. Gailu osoa programa daiteke, eta unitate argidun bakoitzaren intentsitate, aldaketa eta abiadurarekin joka daiteke. Horrez gain, zenbait mugimendu indar daitezke, edo emozioak eragin. Horrela, instalazioa, forman, minimalista da; efektuetan, berriz, oparoa. Halaber, egunez zein gauez oso apainduta dago.

Cripta de la Catedral de Santa María
Juan Gómez-Cornejo (ES)
Las monedas de Caronte
Antzinako Santa Maria katedraleko kripta bisitatzen badugu, eremuak harritzen du, eta txanpona ahoan duen gorpuaren istorioak bereziki. Caronteren ordainez eginda dago, bere txaluparekin hildakoen arimak gidatzen zituena, Hadesek (azpimunduak) hil eta gero. Hemen txanponen itsasoa dago, denboraren eta giza izaeraren lekukoak direnak. Itsaso horretatik abiatuz eta argiak eta musikak lagunduta, minutu batzuetan kripta beste ikuspegi batetik ikusteko aukera ematen duen giroa sortzen da.

Calle Chiquita. Mural Al hilo del tiempo
Joan Rodón (ES)
Al hilo del tiempo
Zer kontatuko zuten hormek hitz egin ahal izango balute…Denek ahazten gaituztenean, zer geratuko da izan ginenaz? Ehunaren eta gizakiaren arteko harremana, albainduta, eskuz ehundua, gizakiaren eta ehunen arteko harremanak.
Iheskor sortzen diren oroitzapenak, ehunen bidez kateatuak. Oroimenak denboraren igaroteari aurre egiteko borroka. Nondik gatozen gogoratzeak duen garrantzia.

Plaza del Marqués de la Alameda. Talka Galería
Néstor Basterretxea (ES)
Argi Kutxax / Cajas de luz
“Argi kutxak telebistaren pixeletan oinarrituta daude. Horien eraginez, irudia deskonposatzen da, distortsionatu, eta horretaz baliatzen naiz muntaketa hauek egiteko balio zaizkidan argazkiak ateratzeko. Gero, ordena geometriko baten barruan egituratzen ditut” (Nestor Basterretxea)
Nestor Basterretxea arte berri baten bidea ireki zuen sortzailea izan zen, eta gerraosteko euskal abangoardisten lehen belaunaldikoa izan zen. Forma adierazkorrekiko zuen interesa dela eta, hainbat arlo artistikotan aritu zen artista bihurtu zen. Arlo horietako bat argazkilaritza esperimentala da.

Recorrido itinerante
CiaMajareta (ES)
Pasacalles de luz
PEGASUS: Utzi emozioak konkista zaitzan. Zeus jainkoa Pegasusen eskuadroiarekin heldu da gure hiriko kaleetara, zalantzarik gabe liluratuko zaituen desfile bat egiteko.
BABIES GIANTS: Hiru ume erraldoi hortik dabiltza aske! Hiru umek etxetik ihes egin dute, eta bihurrikeriak egiten joan dira leku guztietatik. Dantzatzeko prest egon beharko duzu, izan ere, bidean topatzen badituzu, ez zara edonola geratuko.
TRANSFORMERS: Beste dimentsioa. Transformers mitikoak bizidun bihurtu dira kalean. Zalantzarik gabe, eszenaratzeak aho zabalik utziko ditu ikusle guztiak.