Plaza de la Virgen Blanca

Coaner Codina

EXPEDICIÓN NAUTILUS

 

Ozeanoak eta itsasoak bizia sortzen aritu dira munduaren hastapenetatik. Planetaren azaleraren % 70 estaltzen dute eta ezinbestekoak dira Lurrean bizi diren espezie guztien biziraupenerako. Baina giza jardueraren inpaktuak, arrantza ustiapenak, kutsadurak eta klima aldaketak gero eta gehiago mehatxatzen dituzte haren iraunkortasuna eta biodibertsitatea, eta ingurumen inpaktu atzeraezinak sortzen dituzte.

Instalazio honetan, eta etengabeko mugimenduan dauden urpeko uren neurrigabetasun eta edertasunean inspiratuta, irudimenezko mundu oniriko batera hurbilduko zaitugu, non Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazako espazioa argiz eta kolorez gainezka agertzen baita izaki fantastikoz beteriko ur masa handi batean. 

www.coaner.com