Palacio de Zulueta

Colectivo 3 Lab Lights

ANTS

 

Instalazio honek gogoeta eragin nahi dio ikusleari gizakien arteko lankidetza puntuak aurkitzeko beharraz, bertan bizi diren pertsonen eta ekosistema naturalen arteko ikuspegi integratzailea ahalbidetuko duen adimen kolektiboa sortzeko. Ahalegin bateratu baten eta gizarte kontzientziazioaren bidez bakarrik izango gara gai gizakiak Lurrean bizirauteko etorkizuna ziurtatzeko.

Zulueta Jauregiko lorategietan kokatuta, lurreko ekosistemei erreferentzia egiten dien ANTS instalazioak elkarrizketa bat sortzen du UNDERWOLD instalazioko itsas munduarekin (lorategiaren beste aldean), ekosistemen eta horietan bizi diren izakien arteko oreka hauskorra adierazteko.