Parlamento Vasco
Cédric Le Borgne
LES VOYAGEURS
Zeruan agertzen eta desagertzen dira, ametsaren eta errealitatearen artean. Hiria ikusi, esploratu, laztandu eta irudikatzen dute, agian herritarrek edo ibiltariek beren iruditerian egiten duten bezala.
Bere bidaiak Frantziako estatuko Tolosan hasi ziren 90eko hamarkadaren amaieran, Cédric Le Borgnek bere lehen eskulturak auzoko kaleetan jarri zituenean, argiteria publikoa eta autoen argiak erabiliz. Orduz geroztik, “Les Voyageurs” munduan zehar ibili dira, Genevatik Seulera, Londrestik Singapurrera, kasu bakoitzean eguneroko errealitatearen begiratu berri bat egitera gonbidatuz, goratzera, amets egitera.
Espazio publikoa eszenaratzean, artistak egunerokotasunaren poesia ospatu nahi du batez ere. Hiria jokorako, elkartzeko eta trukatzeko eremua da berarentzat.