Paseo de Fray Francisco de Vitoria

David Alcorta

SUSURRO

 

Instalazio honek zuhaitzen xuxurlari egiten dio erreferentzia. Zuhaitz horiek ehunka urteko indiar gaztainondoak dira, eta hiriko paisaiaren lerrokadura garrantzitsuenetako bat osatzen dute. Hiriak xurgatu duen landare munduarekin elkartzeko une bat bilatzeko gonbita da, nahiz eta ibiltaria ez den horretaz jabetzen bere eguneroko ibileran.

Pasealeku osoa inguratzen duten laserren joko geometriko baten bidez, instalazioak hiriaren beste ikuspegi hau ezagutarazi nahi du, zuhaitzen ikuspegia, beste garai batean gizakiaren eskutik hiriaren trazaduran txertatuta egon arren, arbolek beren presentzia eskatzen baitute espazio hori beti beraiena izan balitz bezala.

Eurek xuxurlatzen digute nolako izan behar duen gizakiaren eta naturaren
arteko elkarbizitzak.